Joan den larunbatean, Barrundiako ehun herritar inguru Ozetan elkartu ziren udaletxearen aurrealdean, Korrikaren aldeko argazki kolektiboa ateratzeko asmoz. Korrika kulturalaren barnean egiten den lehenengo ekintza honen bidez euskararekiko elkartasuna adierazi ez ezik, argazkia martxoan argitaratuko den udal aldizkarian ere publikatuko dute. Datozen asteetarako, pintxo-potea eta bestelako jarduera gehiago prestatu dituzte.