“Ez dugu inoiz zentsura maila hau ikusi”, esan du Holly Baird markaren ordezkariak. Bere buruaz ziur egon dela beti adierazi du Ashley Graham iragarkiaren modeloak , bere gurasoek inoiz ez diotelako neurriengatik gutxietsi. Bestalde, Julie Hoover ABCko presidenteordeak “egokitzeko prest zeudela” dio, “baina haiek publizitatea nahiago izan dute”.
Neurri handiko emakumeak egokitu behar dira hedabideetara edo hedabideak izan behar dira neurri eta kolore guztietako pertsonetara egokitu behar direnak? Victoria Secreten iragarkiak ematen dituen kate batek ezin ditu eskuak burura eraman emakumeak lentzerian ikusita. Gizarteak gero eta gehiago onartzen ditu kanonean sartzen ez diren joerak, bizimoduak edo edertasunak; eta hedabideek gizartearen ispilu izan nahi badute, pertsona guztiak onartzea beste erremedio ez daukate.