alea.eus

Diabetesa II

Erabiltzailearen aurpegia Nagore Enciso 2018-10-07 08:00   Iritzia

"Ekidin baino, beste hainbat konturekin bezala, oreka bilatzea da giltza".

Diabetesa duen persona batek bizitza normal bat izan dezake, beste pertsonak batzuk baino gehiago zaindu beharko dute haien elikadura eta bizimodua, ez beste ezer. Ez da egia diabetikoek karbohidratoak hartzea debekatuta dutenik; hauen mota eta kantitatea da, hain zuzen ere, kontrolatu beharko dutena.

Aurretik karbohidratoei buruz hitz egin dugu, sinple eta konplexuak bereiztuz. Hauen arteko ezberdintasunik nabarmenena indize gluzemikoa da. Indize honek elikagai batek gure odoleko glukosa kontzentrazioa handitzeko zenbat denbora behar duen esaten digu. Zenbat eta baxuago izan, glukosa gero eta mantsoago pasatuko da odolera, eta ondorioz, energia denbora luzeagoz emango digu. Indize altua dutenek, berriz, azkar igoko dute kontzentrazioa eta, ondorioz, azkarrago emango digu energia. Indize hau ezagutzea ezinbestekoa da diabetikoentzat, hau baita glukosa maila orekatuta mantetzen lagunduko diena. 

Konplexuek indize baxuagoa izango dute, beraz, hauexek izango dira eguneroko dietan azaldu beharko direnak. Glukosa pixkanaka askatzen joango dira, eta honi esker denbora gehiago emango du gure organismoan, hipo- edo hipergluzemiak kontrolatuz. Glukosa modu orekatu batean hartuz gero, pankreasak ez du hainbeste sufrituko, eta zenbat insulina hartu beharko den kalkulatzea errezagoa izango da. Otordu bakoitzean karbohidrato konplexuak hartu beharko dira, glukosa maila konstante mantendu ahal izateko. Indize altukoak, karbohidrato sinpleak, berriz, hipogluzemia batean ez bada, ekiditea da komenigarriena, glukosa maila oso azkar igotzen baitute. Hipogluzemia baten aurrean azukre koxkor bat hartzea da onena, indize oso altua baitu eta glukosa maila momentuan igoko du. 

 Elikagaien berezko indizeaz gain badaude indize gluzemikoa eraldatu dezaketen hainbat kontu; zuntz kantitatea edo sukaldatzeko modua, esaterako. Zuntzak glukosa heltzeko ahalmena du, ez da hain azkar askatuko, eta ondorioz, indizea jaitsiko du. Horregatik, elikagai osoak edo integralak interesgarriagoak dira. Berdina gertatzen da pretatzeko moduarekin; zenbat eta gutxiago sukaldatu, indize baxuagoa.

Ekidin baino, beste hainbat konturekin bezala, oreka bilatzea da giltza. Integralak bilatu, gutxi sukaldatu eta sinpleak saihestu. Italiarrek ondo dakite: "preferisco la mia pasta al dente". 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa