Proteinak

Erabiltzailearen aurpegia Nagore Enciso 2017ko mai. 22a, 11:24

Lekaleak eta zerealak eLekaleak eta zerealak elkarrekin jatea komeni dalkarrekin jatea komeni da.

Dilistak arrozarekin janez gero aminoazido kate konbinaketa bikaina izango dugu.

Hiru dira beharrezkoak ditugun makro-nutrienteak;  gehien hartu behar ditugunetik gutxienera karbohidratoak, gantzak eta proteinak. Lehenengo biei buruz aurreko ataletan hitz egin dugu, goazen, beraz, proteinei buruzko kontu batzuk zehaztera.

Eguneroko dietaren energiaren %10-15a proteinetatik jaso behar dugu. Baina topa ditzakegu proteinak? Burura etortzen zaizkigun lehenengo jakiak haragi, arrain zein arrautzak dira, baina ezin ditugu ahaztu landareetatik jaso ditzakegunak. Egia da animali jatorri dituztenak balio biologiko handia duten proteinak direla, baina elikadura orekatu batekin, arraina zein haragia jan gabe, beharrezkoak ditugun proteinak lortu ditzakegu. Horretarako zerealak, haziak eta lekaleak gure dietan egunero egon beharko dira; izan ere, lekaleak eta zerealak elkarrekin jaten baditugu konbinazio ezin hobea lortuko dugu proteina horiek behar bezala bereganatzeko. Adibidez, dilistak arrozarekin janez gero aminoazido kate (proteinak eratzen dituzten molekulak) konbinaketa bikaina izango dugu. 

Baina gutxiago jan behar baditugu ere, kontuan izan behar dugu proteinak ez direla gure organismoan metatzen, eta ondorioz, egunero jan beharko ditugula. Baina jakin behar dugu ere, asko jateagatik muskulu gehiago ez dugula lortuko. Gorputzak behar duena bereganatuko du, eta soberan daukana gernua bitartez kanporatuko du.Beraz, muskulu handiagoak lortzeko proteina zein irabiaki asko hartzen dituzten horiek oker dabiltza, lortuko duten bakarra giltzurrunen lan karga handitzea, gerora arazoak eman dezakeenak, eta gernu garesti bat besterik ez. 

Gainera, askoz ere osasuntsuagoa izango da ariketa fisiko aerobikoa egitea; muskulu handi horiek ez dira lortuko, baina osasuna irabaziko da. 

Eta gogoratu, landareek ere proteina mordoa emango digute!

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago