Pantailaldia: azken txanparako gomendioak, Euskaraldira bidean

Erabiltzailearen aurpegia Mitxel Elortza Exea 2022ko aza. 17a, 17:30
Besteak beste, 'Ataun of the Dead' filma gomendatu du Mitxel Elortzak. / PANTAILALDIA

Ostiral honetan Euskaraldian murgildu aurretik, Pantailaldiaren azken txanpan jarraitzen dugu. Hona hemen euskarazko ikus-entzunezkoekin gozatzeko azken gomendio sorta, Mitxel Elortzaren eskutik.

01 Animaziozko film bat

Ba al al zenekien Euskal Encodingsen YouTubeko kanalean 1690 bideo dituzula ikusgai? Guk gaur arratsaldean Bagdadeko lapurra ikusiko dugu. Gozatu euskaraz zure telesail eta film gustukoenez!

02 Hitz batzuk

Duela urtebete Amets Arzallusek esandakoak ekarri nahi ditut gogora: "Gaur egun gero eta erdaldunago, ez bakarrik hizkuntzaz, erreferentziz. Instituzioetatik azpiegitura handietan inbertitzen da, eta gure baitako barne egituretan oso gutxi".

03 Ipuin bat

Anaia, arreba edo ahizpa txikia bidean dagoenean seme-alabei kontatzeko ipuin ederra: Gehiago garenean. Besarkada berezia gaurkoan @Ibonzs eta familia osoari. Bat gehiago garenean... zenbat gauza!

04 Gaueko film bat

Gaueko film baten bila zabiltza? Hau da nire gaurko proposamena: Ataun of The Dead. Hogei minutuko beldurrezko komedia honek zonbiak eta karlistak era oso originalean uztartzen ditu:

05 Solasaldi bat

Zeinen gustura aritu nintzen Andoni Solorzano Orue eta Ioritz Gonzalez Lertekin batera NAIZ irratiko solasaldian. Ez zenuen entzuteko aukerarik izan? Ez kezkatu, hemen entzun dezakezu osorik.

06 Film bat

Black is Beltza animaziozko filma ikusi dugu gaur. Fermin Muguruzak zuzendutako film hau 60. hamarkadan girotuta dago, eta garai hartako arrazakeriarekin lotutako zenbait gertakizun kontatzen ditu. Netflixen dago ikusgai.

07 Komedia saio bat

Pantailaldia barrez lehertzen amaitu nahi duzu? Orduan, Barre Librea aukera paregabea izan daiteke. Hainbat bakarrizketa topatuko dituzue esteka honetan. Nik Kepa Errastiren euskalkien inguruko bakarrizketa hau gomendatzen dizuet:

Pantailaldia ekimenaren Arabako boluntario gisa arituko da Mitxel Elortza azaroaren 11tik 18ra, bere sare sozialetan (@Gasteiztar1), baina baita ALEAren bitartez ere. Bere artikulu guztiak hemen izango dituzue ikusgai.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide