Euskara aurrera!

Erabiltzailearen aurpegia Mitxel Elortza Exea 2022ko mai. 21a, 10:28

"Kontzientzia hartu, sareak ehundu. Mugak gainditu, hiztunak trinkotu"

Euskera, euzkera, euskala, eskuara, eskuera,

eskara, eskera, eskoara,

euskiera, auskera, uskara, üskara, oskara,

uskera, uskaa, uska...

Hainbat hizkera, hizkuntza bera.

Zazpi lurralde, bihotz berbera.

Hiru administraziotan banatua,

Zatitua, baina ez garaitua.

Batzuetan itota,

Besteetan, a(ha)ztua.

Zenbaitetan berpiztua,

Belaunaldiz belaunaldi, suspertua.

Zigor eta trabek,

Beldur eta kezkek,

Ez dute lortu

Ahantzi nazaten.

Kontzientzia hartu,

Sareak ehundu.

Mugak gainditu,

Hiztunak trinkotu.

Arabera zein xiberera,

Lapurtera edo gipuzkera.

Tuteratik Atturrira,

Trebiñutik Zaraitzura.

Eskuara antzina,

Euskara, aurrera!

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago