Bertsoa

Errusia eta Ukraina

Erabiltzailearen aurpegia Mitxel Elortza Exea 2022ko mar. 14a, 10:40

Gaurkoan Errusia eta Ukrainaren arteko gerraren inguruko bertso bat egin du Mitxel Elortza Exeak.

Gehiago irakurtzen,

egunak pasatzen,

zalantzak handitu

ideiak aldatu.

Errusia eta Ukraina

Ukraina eta Errusia.

Batak zibilak armatuz,

besteak, atxilotuz.

Buruzagiak salbu,

herritarrak gatibu.

Gerra noiz den akabatuko,

agintariek dute ebatziko.

Batzuen erabakiak

askoren miseriak.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago