Etxealdi hau etxeko Euskaraldi bihurtzen badugu?

Datozen egunetan etxean egotea dagokigu, koronabirusak eragindako ezohiko egoera dela eta. Aukera onak etxeko hizkuntza-ohiturak aldatzeko edo finkatzeko. Aprobetxatu Euskaraldi bat egiteko etxean!

Datozen egunetan etxean egotea dagokigu, koronabirusak eragindako ezohiko egoera dela eta. Aukera onak etxeko hizkuntza-ohiturak aldatzeko edo finkatzeko. Aprobetxatu Euskaraldi bat egiteko etxean!

-Etxean guztiek euskaraz ulertzen baduzue baina erdaraz aritzen bazarete, proposatu aldaketa bat. Hartu itzazue Ahobizi eta Belarriprest rolak. Baten batek Ahobizi rola hartu behar du, euskarari eutsi behar dio egoera guztietan. Besteak Belarriprest badira, ahalik eta gehienetan euskaraz egiten saiatuko dira baina erdaraz aritzeko aukera dute. Adostu zuen artean egun batzuetarako. Etxeko arigune bat zarete!!

-Euskaraz gutxi ulertzen duenari, proposatu ea tarteka euskaraz egin ahal duzuen. Euskaraz egingo duenak hizkera erraza erabili beharko du, tarteka erdaraz egin beharko du, esaldi berbera errepikatu edo beste modu batean esan, esaldi motzak, ondo ahoskatu, poliki, galdetu ea ulertu duen. Besteak ahalegin berezi bat egin beharko du, guztia beti ez du agian ulertuko, eskatu beharko dio errepikatzeko, esan beharko dio ulertu duenean... Eginez ikasi! Ulerrizketa metodologiaren printzipioak oso lagungarriak dira. Hemen duzue tutorial batzuk http://www.soziolinguistika.org/node/7014 Eta hemen duzue artikulu erraz bat gomendio batzuekin: "Nola aritu euskaraz muga dutenekin"
https://www.berria.eus/paperekoa/1913/008/001/2019-10-26/nola-aritu-euskaraz-muga-dutenekin.htm

-Etxean euskara erabiltzeko giro bat sortu behar duzue. Hemen duzue UEMAk bildutako euskarazko doako hainbat baliabide haurrentzat zein helduentzat: filmak, musika, eskulanak, irakurtzeko...  Euskarazko hainbat webgune eta kanaletatik jasotakoak dira.
http://www.uema.eus/2020/03/17/etxean-goxo-egoteko-euskarazko-baliabideen-zerrenda/

-Etxean ez baduzu inor euskaraz hitz egiteko, bakarrik bazaude edo jende berriarekin euskaraz aritu nahi baduzu hemen duzu aukera euskara telematikoki praktikatzeko: http://mintzanet.net Mintzanet euskara on line eta doan praktikatzeko aukera da.

Aukera aprobetxatu!!

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago