Webgune propioa du Lautadako Euskararen Komunitateak

Lautadako Euskararen Komunitateak lautadaneuskaraz.eus webgunea jarri du martxan.

Lautadako Euskararen Komunitateak web gune propioa du: lautadaneuskaraz.eus. Komunitateak Lautadako eragile sozialak, familiak eta lagun-kuadrillak artikulatzea du helburu, baita instituzio publikoei eragitea ere.

Webgune hau izango da helburu horiek betetzeko lehioa. Horretarako hainbat atal sortu dituzte webgunearen barruan: nortzuk gara, egitasmoak, albisteak, agenda eta kontaktua.

Euskara erabiltzen duten edo gehiago erabili nahi duten Lautadako entitate egituratuen -kolektiboak, establezimenduak, lantegiak, herriak- eta taldeen -bikoteak, familiak, lagun kuadrillak- bilgunea da.

Komunitate hau Lautadako izaera ezberdinetako taldeak artikulatzeko gunea da. Taldea jartzen du erdigunean, hizkuntza-ohiturak ulertzeko eta aldatzeko sistema eraldatzaile gisa. Komunitateak mugimendu eragile eta iraunkorra izan nahi du.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago