Lautadako Euskararen Komunitatearen bigarren asanblada azaroaren 28an

2017an bezala, Lautadako kolektibo, lantegi, establezimendu eta herrietako eragileak elkartuko gara, hurrengo bi urteetarako norabidea markatzeko.

 

2017an Lautadako eragile sozialak hizkuntza ohiturak aldatzeko helburu Lautadako Euskararen Komunitatearen izenpean batu ginen. Entitatea oinarria hartuta, Lautadako kolektibo, lantegi, establezimendu eta herrietako eragileak elkartu ginen eskualde mailan elkarrekin lan egiteko: 40 herritako eragile eta 20 entitateen ordezkari, guztira 107 lagun. Hasierako asanblada hartan erabakiak hartu genituen, bi urte hauetan Komunitatearen norabidea markatu dutenak: elkarlana bilatu nahi genuen Lautadako 8 udalekin eta Kuadrillarekin, eskualde ikuspuntutik modu koordinatu batean Euskaraldia antolatu nahi genuen, lan bolondresa eta profesionala uztartu beharrezkoa zen eskualde mailan funtzionatu ahal izateko.

2019ko ekainean hausnarketa prozesu bat abiatu genuen, egindakoa baloratzeko eta hurrengo 2 urtetako norabidea markatzeko. Lautadako 135 lagunen iritzia jaso dugu, galdeketa baten bitartez eta 40 lagunekin egindako 5 bilera-gogoeten bitartez.

Iritzi kolektiboa jaso ondoren, prozesu honi amaiera emango diogu azaroaren 28an. Egun horretan Lautadako Euskararen Komunitatearen 2.asanblada burutuko dugu. Jasotako iritzietan oinarrituta, bertan erabakiak hartuko ditugu hurrengo 2 urtetarako. Azaroaren 28an, osteguna, 19:00-20:00, Dulantziko Kultur Etxeko areto nagusian ondorengo egitaraua izango dugu:

18:50. Harrera

19:00. 2018ko Lautadako Euskaraldiaren emaitzak: Iñaki Martinez de Luna.

19:15. Joandako 2 urte hauetan Komunitatearen funtzioa, egindakoa eta lortutakoa.

19:25. Jasotako iritzi kolektiboaren emaitzak: funtzioa, egitasmoa, finantzazio.

19:35. Hurrengo bi urtetarako proposamena.

19:45 Galderak eta bozketa.

19:50 Ekarpenak egiteko aukera.

19:55 Argazki kolektiboa

2017an Lautadako 40 herri eta 20 entitate elkartu ginen, 107 eragile. 2019an 130 lagun dugu helburu: 45 herri eta 30 entitate.

Lautadan aurrera joan nahi dugu.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago