Simulakroa martxan dago

Igandera arte iraungo du simulakroak. / Lautada Euskara Komunitatea

"Igandera arte, zazpi egun ahobizi eta belarripresten hizkuntza-jokaerak praktikara eramateko".

Lautadan Euskaraldiko Simulakroa martxan dago. Igandera arte, zazpi egun ahobizi eta belarripresten hizkuntza-jokaerak praktikara eramateko. Lautadan euskaraz ulertzen dutenekin euskaraz egitea optimizatzeko zazpi egun; euskaraz ulertzen badute euskaraz egingo diegu.

Zein da helburua? Ondorengo hizkuntza-jokaerak normalizatzea:
-Elkarrizketa elebidunak normala bihurtzea
-Ezezagunei euskaraz defektuz egitea, pentsatu gabe jakingo duen ala ez
-Euskaldunak eta erdaldunak dauden taldeetan normala izatea euskaraz egitea ulertzen dutenen artean.

Parte-hartzaile bakoitzari bi txapa banatu diegu, txapa beti agerian eramateko, ez ibiltzeko etengabe aldatzen.

Txapa beti agerian!!

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago