Ostegunean, Barrundiako udaletxean, zazpigarren hitzarmena sinatu genuen. Ainhoa Arbaizak, Lautadako Euskararen Komunitatearen izenean, eta Barrundiako alkatea den Afro Olabek elkarlanerako hitzarmena sinatu dute.
Lautadako Euskararen Komunitatea, 8 udalak eta Lautadako Kuadrilla elkarlanean antolatuko dugu Euskaraldia 11 Egun Euskaraz ariketa soziala. Eragile sozial eta instituzioen arteko elkarlana da ekimen honen ardatzetariko bat, eta berrikuntza ere bai.
Lautadako instituzioek bere gain hartu dute aurkeztutako aurrekontuaren erdia. 11 Egun Euskaraz finantzatzeko ezohizko ekarpen ekonomiko bat egingo dute, hau da, orain arteko euskararentzako udal aurrekontua handituz.
Barrundiako udalerriko kolektibo, erakunde, establezimendu, erakunde eta herritarren artean Ahobizi eta Belarriprest metodologia sustatzeko lan egingo dugu.