Jokaera berriak transmititzeko mural XL bat Agurainen

Lautadako Euskararen Komunitateak mural XL bat egiteko iniziatiba sustatu du, Aguraingo Udala eta Centol familiarekin elkarlanean. KI LI PO muralisten eskutik Trokonizko Sandra Estarrona eta Oier Quesadak margotuko dute. Aguraingo Sanjuan plazan dagoen horma bat margotuko dugu, 13 metro zabalera eta 10 metro altuerakoa.

Lautadako Euskararen Komunitateak mural XL bat egiteko iniziatiba sustatu du, Aguraingo Udala eta Centol familiarekin elkarlanean. KI LI PO muralisten eskutik Trokonizko Sandra Estarrona eta Oier Quesadak margotuko dute.
Aguraingo Sanjuan plazan dagoen horma bat margotuko dugu, 13 metro zabalera eta 10 metro altuerakoa.

 

1910ean, Enrique Guinea Makibarrek, azoka egunean egindako argazkia da hormara eramango dugun irudia. Zuri beltzean, saltzaile eta eroslearen arteko elkarrizketa bat irudikatzeko baliatuko dugu argazki hori. Batek zera esango dio besteari: “Lautadan, euskaraz ulertzen duenari euskaraz hitz egiten diogu”, eta solaskideak zera erantzungo dio: “Tú háblame. Así cada día entenderé más. Nirekin euskaraz!”.

Mural hau 11 EGUN EUSKARAZ ariketa sozialaren barruan kokatzen da. Beraz, muralak hizkuntza jokaera berriak transmititzea du helburu. Zehazki, ahobizi batek duen jokaera eta belarriprest batek duen jokaera.

Sandra eta Oier urriaren 1ean hasi dira margotze lanetan. Urriaren 19an, ostirala, herritarrok muralistekin batera margotzeko aukera izango dugu. Margoketa lanetan parte hartzeko 16 urte baino gehiago eduki behar duzu eta euskaraz ulertu behar duzu.

Bete ezazu galdetegi hau zure datu batzuekin (abisuren bat eman behar badizugu), aukeratu nahi dituzun txandak eta sakatu “bidali”.
https://goo.gl/forms/FZIj7MDHJeUfNQHw1






Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago