Izena eman daiteke web gunetik eta Lautadako herrietan jarriko ditugun postuetan

Atzotik, norbanakoek izena eman ahalko dute Euskaraldia: 11 egun euskaraz ariketa sozialean parte hartzeko: www.lautada.euskaraldia.eus webgunetik edo Lautadako herrietan jarriko dituzten postuetan

Atzotik, norbanakoek izena eman ahalko dute Euskaraldia: 11 egun euskaraz ariketa sozialean parte hartzeko: www.lautada.euskaraldia.eus webgunetik edo Lautadako herrietan jarriko dituzten postuetan.

Euskaraldia: 11 egun euskaraz ariketa sozialean parte hartzeko izen-emate epea zabalik dago Euskal Herri osoan. Irailaren 20tik aurrera euskara praktikan jarri nahi duten herritarrek izena eman ahalko dute parte hartzeko hizkuntza ohiturak astintzea helburu duen ariketa sozialean. Horretarako, euskaraldia.eus, webgune hau, baliatu ahalko dute. Bertan, izen-emate formularioa dago; parte hartzeko  belarriprest eta ahobizi rolen artean erabaki beharko dute. Horretarako webgunean bertan topatuko dute erabakia hartzen lagungarria izango zaien informazioa.

Hortxe izena emateko esteka:

http://izenematea.euskaraldia.eus/

Izen emate ofizialari hasiera emateko ekitaldia Iruñeko Zentral antzokian antolatu zen. Bertan egon ginen Lautadako ordezkariak. Euskaraldiko kantua aurkeztu zuten ekitaldian. Abestiaren egileak dira Las Tea Party, La Basu, Ines Osinaga eta Maddalen Arzallus.

 

 



Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago