Asteazkenean Joxe Mari Agirretxe “Porrotx”en hitzaldia

Herrigintzatik jaioa eta Irrigintzan ari den Joxe Mari Agirretxe “Porrotx” etorriko zaigu Agurainera. Irailaren 26ko saioan Joxe Mari eta Porrotx agertuko dira, bata eta bestea tartekatuz.

Herrigintzatik jaioa eta Irrigintzan ari den Joxe Mari Agirretxe “Porrotx” etorriko zaigu Agurainera.
Irailaren 26ko saioan Joxe Mari eta Porrotx agertuko dira, bata eta bestea tartekatuz.
Joxe Marik Lasarte-Oria bere herriko bizipenak kontatuko dizkigu. Porrotxek, berriz, jolasean eta dantzan jarriko gaitu.
Euskaraldia bezalako ekimenetan herrigintzak duen garrantzia azalduko digu, irrigintza ezinbesteko osagaia dela.

Irailak 26, asteazkena, 19:00etan, Aguraingo Zabalarte etxean.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago