11 egun horietan modu ezberdin batean konportatzeko prest egon behar dugu. Belarriprest izango direnek euskaraz hitz egiten dutenei etengabe eskatuko diete haiei euskaraz egiteko, nahiz eta Belarriprest hauek erdaraz erantzun. Ahobizi izango direnek euskaraz arituko dira ulertzen duten guztiekin, solaskideak erdaraz erantzun arren. Tartean elkarrizketa elebidunak sortuko dira. Zer da hori? Nola jokatu behar dut? Guzti hau berria da. Ahobizi eta Belarripresten arauak erraz ulertzen dira baina erabakia guztiz kontzientea hartu behar da. Rol batean izena ematea eta bere arauak ez betetzeak espektatiba faltsuak sortuko lizkioke besteei, norbera ere deseroso sentitzea… Inkontzientzian ditugun ohiturak aldatzera goaz, eta horretarako portaera berriak kontzientziara eraman behar ditugu, beti, modu kolektiboan.
Erabaki kontzientea hartzeko 60 minutuko tailer batera etortzea gomendatu nahi dizuegu. Lautadan, oporrak aurretik antolatutako 12 tailerretan 165 lagun etorri ziren, orain, irailean, beste 10 antolatu ditugu hainbat herritan.
Tailer batean hauxe egingo dugu:
-Belarriprest edo Ahobizi izateko arauak zehatz-mehatz azalduko ditugu.
-Norberak bere eguneroko harremanen mapa egingo du, aztertzeko eta erabakitzeko zein den rolik egokiena bakoitzarentzat. Norberaren hizkuntza portaerak gizartearen portaerak dira, gure ingurukoek baldintzatzen dute.
-11 egun horiek iritsi aurretik zer egin dezakegun norberaren espazio linguistikoa prestatzeko praktikan ipiniko dugu.
-11 egun horietarako hainbat gomendio emango dugu, euskara defektuzko hizkuntza izateko ezezagunekin, eta elkarrizketa elebidunetan erosoago moldatzeko.
Tailerrean bertan, Ahobizi edo Belarriprest gisa izena emateko aukera egongo da. Norberaren datuekin fitxa bete eta antolakuntzari eman bertan.
Antolakuntzak aurreikuspenak egin ahal izateko, tailer batera etortzeko asmoa baduzu izena eman behar duzu. Etortzeko asmoa baduzu link honetan zure datu batzuk sartu, aukeratu herria eta eman BIDALI: