Lautadan 11 Egun Euskaraz ariketa sozialak egoitza dauka, Aguraingo Kale Nagusia 13an dago kokatuta. Txiki eta handi era berean. Bilerak, tailerrak, animazioak, aurkezpenak, argazki kolektiboak, kamisetak saltzeko, izena emateko, txapak jasotzeko eta mahai-informatiboak ipintzeko erabiliko dugu.
Belarriprestak eta Ahobiziak elkartzeko topagunea ere izan nahi du. Horregatik, ostiralero 20:00etatik aurrera irekiko dugu, pintxo potea eskainiko dugu eta tarteka animazioren bat. Lan honetarako talde eder bat dugu prest.
Ostiral honetan hasiko gara pintxo potea eskaintzen. Gonbidatuta zaude.