Gaur, Lautadako Kuadrillak Agurainen duen egoitzan egindako bileran Lautadako Kuadrilla, udalen ordezkariak eta Lautadako Euskararen Komunitatearen ordezkariak elkartu gara lehendabiziko aldiz. Elkarlana bideratzeko Jarraipen Batzordea osatu da eta 2018 amaitu aurretik beste 2 aldiz elkartuko da ekimenaren nondik norakoak zehazteko.
Bileran, ekimenaren hainbat arlo jorratu ditugu: antolakuntza, finantzazioa, aurkezpenak, herritarren prestakuntza, izena emateko erak, komunikazioa eta entitate sustatzaileak. Udan eta udazkenean aurreikusten diren lanak ere aipatu dira. Beste aldetik, Lautadako instituzioen adierazpen publikoa noiz eta nola egin landu dugu.
Bilera euskaraz burutu da itzulpen simultaneoa formula baliatuz.
Aurrera goaz.