11 EGUN EUSKARAZ-ek ez-ohiko egoerak sortuko ditu gure eguneroko harremanetan, tarteka ohituta ez gaudenak eta deserosoak izan daitezkeenak (elkarrizketa elebidunak, beti erdaraz ezagututako gertuko lagunarekin edo lankidearekin euskaraz egin nahi izatea, eta abar). Horregatik, azaroaren 23a baino lehen egoera horietan eroso sentitzeko eta nola jokatu behar dugun jakiteko teknikak eta baliabideak ikastea komeni zaigu.
AHIZE-AEKko Maialen Begiristainen eskutik, euskarari eusteko teknikak ikasi ditugu, eta saiakera horretan ez nekatzeko eta eroso sentitzeko oinarriak. Talde edo herri bat hizkuntza portaera aldaketari begira nola ipintzen ere ikasi dugu, gure eragin gaitasuna bideratzen. Era berean, entrenatu gara entitateak sustatzaile izateko proposamenetan: hitzorduak lotuz, pertsuasio teknikak eta hainbat kasu bideratzen.
Dulantzi martxan dago, eta Araian eta Agurainen antolatutako beste bi ikastaroekin Lautadako herri handietan eragiteko prest gaude.
Hemendik aurrera herritarrak prestatzeko 60 minutuko tailerrekin hasiko gara; kontzienteki aukeratzeko 11 egun horietan nola konportatu behar garen.
60 minutuko 14 tailer eskainiko ditugu hurrengo 4 astetan. Ahobizi eta Belarriprest gisa izena emateko aukera egongo da tailer hauetan bertan. Hau da modu bakarra rol batean edo bestean izena emateko, tailer batera etorri behar da.
Tailer batera etortzera animatzen zaituztegu, kontzienteki erabakitzeko, arauak ondo ezagutzeko, gomendioak ikasteko, erosoago sentitzeko eta kolektibitatean izena emateko; bloke eta tribu izan nahi dugu. Lautadako lehenengo Ahobizi eta Belarriprestek Agurainen eta Ozaetan antolatutako tailerretan eman dute izena.
Izena emateko link honetan agertzen dira datak, ordutegiak eta herriak.
https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSeuKodAFyszWISch-3XyKJaylOXFG-t0oDMc-r-ectldEz0EA/viewform?usp=sf_link