Euskarari eusteko ikastaroa egin dugu Araian

EMUNekin euskarari eusteko teknikak ikasi ditugu eta saiakera horretan ez nekatzeko oinarriak. Era berean, nola mugiarazi talde bat hizkuntza portaera aldaketa batera begira ipintzeko.

Araian EUSKARARI EUSTEKO ETA EROSO SENTITZEKO 4 orduko ikastaro egin dugu. Norbera ahalduntzeko eta era kolektiboan aktibatzeko oso baliagarria izan da

11 EGUN EUSKARAZ-ek ez-ohiko egoerak sortuko ditu gure eguneroko harremanetan, tarteka ohituta ez gaudenak eta deserosoak izan daitezkeenak (elkarrizketa elebidunak, beti erdaraz ezagututako gertuko lagunarekin edo lankidearekin euskaraz egin nahi izatea, eta abar). Horregatik, azaroaren 23a baino lehen egoera horietan eroso sentitzeko eta nola jokatu behar dugun jakiteko teknikak eta baliabideak ikastea komeni zaigu.

EMUNeko Ainhoa Lasaren eskutik, euskarari eusteko teknikak ikasi ditugu, eta saiakera horretan ez nekatzeko eta eroso sentitzeko oinarriak. Nola mugiarazi talde bat hizkuntza portaera aldaketara begira ipintzeko ere ikasi dugu, gure eragin gaitasuna bideratzen.

Lautadan hau bezalako beste bi ikastaro antolatu ditugu, hauexek:

AGURAINgo Zabalarten – Ekainak 11 (astelehena) eta ekainak 18 (astelehena): 19:00-21:00 – Gidaria ELHUYAR
Kartela klikatu hemen

DULANTZIko Kultura Etxean – Ekainak 13 (asteazkena) eta ekainak 14 (osteguna): 17:00-19:00 – Gidaria AHIZE
Kartela klikatu hemen

Ikastaro hauek dohainik dira baina izena eman behar da.

Hemen duzue linka izena emateko:
https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSebYhgHtGst1Enwt7CkHDbuO9n8_hNQjapQwjZ01NIwJ-rkjA/viewform

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago