Larunbatean lehendabiziko informazio mahaiak ipini genituen. Ahobizi eta Belarriprest zer den hurbiletik herritarrei azaltzeko beharra dago. Kontzeptu berriak dira, gure portaera aldatzeko proposamena da, ez da zaila baina erabaki eta konpromiso bat eskatzen du.
Lautadako 11koa aurkeztu genuen lehendabizi. Dulantzi, Agurain eta Araiako 11koak aurkeztu ondoren, kalera atera gara. Ahobizi eta Belarriprest zer den hurbiletik herritarrei azaltzeko beharra dago. Kontzeptu berriak dira, gure portaera aldatzeko proposamena da, ez da zaila baina erabaki eta konpromiso bat eskatzen du. Erabaki eta konpromiso hori hartzea oso kontziente hartu behar dugu. Garrantzitsua da ondo ulertzea horietako bi rol bat hartzea ez dela gaitasun kontua bakarrik.
Larunbatean lehendabiziko informazio mahaiak ipini genituen. Aguraingo bi ikastoletako jaietan egon ginen. Ikastoletako gurasoei azaldu genien ez dela umeen kontu bat, guri dagokigula eredu izatea. Agurainen ospatzen zen Blusa egunean ere bai, eta arratsaldean, Dulantziko Euskal Jaian.
Herritarrek izena eman ahal izango dute antolatu diren tailerretan. Tailer bat egitearen garrantzia transmititu genien herritarrei. Ikusi agenda.
Izan zaitez ALEAkide!
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.