Ostiral honetan, arratsaldeko 20:30ean, Araiako herriko plazan, Asparreneko lehenengo 11 Belarriprest eta Ahobiziak aurkeztuko ditugu.
11 Egun Euskaraz ekimenak 2016an dauzka bere hasierakoak, orduan, hainbat herritan plazaratu ziren lehendabiziko aktibazio ariketa kolektiboak. Lortutako arrakasta dela eta, Euskal Herri mailara eramatea egoki ikusi zen eta horrela etorri da Euskaraldia 11 Egun Euskaraz ariketa sozialaren proposamena.
Lautadako Euskararen Komunitateak Lautadako 8 udalek eta Lautadako Kuadrillak Lautadan Euskaraldia 11 Egun Euskaraz ekimenaren lehenengo Ahobizi eta Belarriprestak aurkeztu genituen Dulantzin, apirilaren 26an. Jarraian Dulantziko 11koa aurkeztu zen, ondoren Aguraingoa eta ostiral honetan Asparrenekoa aurkeztuko da.
Lehendabiziko 11 lagun hauek modu pertsonalean, ahobizi edo belarriprest gisa izena eman dute, Asparreneko lehenengo ahobizi edo belarriprestak dira. Beraz, bi figura horiek daramatzaten hizkuntza portaerak plazaratuko dituzte azaroaren 23tik abenduaren 3ra arte. Asparreneko hamaika lagun hauek ekimenaren enbaxadoreak izango dira Asparreneko udalerrian.
Asparrenen eta Lautadan 3 prozesu martxan daude: izen-emate kanpaina, herritarrak prestatzea eta metodologiaren sustatzaileak lortzea.