Lautadan EUSKARARI EUSTEKO ETA EROSO SENTITZEKO 3 ikastaro antolatu ditugu. Oso interesgarriak dira norbera ahalduntzeko eta era kolektiboan aktibatzeko.
4 ordukoa dira, bi egunetan banatuta. Doakoak dira eta izena eman behar da.
Hona hemen herriak, egunak, lekuak eta ordutegiak:
ARAIAko udaletxean – Ekainak 4 (astelehena) eta ekainak 6 (asteazkena): 18:00-20:00 – Gidaria EMUN
Kartela klikatu hemen
AGURAINgo Zabalarten – Ekainak 11 (astelehena) eta ekainak 18 (astelehena): 19:00-21:00 – Gidaria ELHUYAR
Kartela klikatu hemen
DULANTZIko Kultura Etxean – Ekainak 13 (asteazkena) eta ekainak 14 (osteguna): 17:00-19:00 – Gidaria AHIZE
Kartela klikatu hemen
11 EGUN EUSKARAZ-ek ez-ohiko egoerak sortuko ditu gure eguneroko harremanetan, tarteka ohituta ez gaudenak eta deserosoak izan daitezkeenak (elkarrizketa elebidunak, beti erdaraz ezagututako gertuko lagunarekin edo lankidearekin euskaraz egin nahi izatea, eta abar). Horregatik, azaroaren 23a baino lehen egoera horietan eroso sentitzeko eta nola jokatu behar dugun jakiteko teknikak eta baliabideak ikastea komeni zaigu.
Datuak bete, aukeratu zein ikastarora joan nahi duzuen eta sakatu BIDALI.
Hemen duzue linka izena emateko:
https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSebYhgHtGst1Enwt7CkHDbuO9n8_hNQjapQwjZ01NIwJ-rkjA/viewform