Badugu egoitza! Lautadan 11 Egun Euskaraz-en egoitza Agurainen

Lautadan 11 Egun Euskaraz ariketa sozialaren egoitza Aguraingo Kale Nagusia 13an dago. Bilerak, ikastaroak, tailerrak, animazioak, materiala saldu, Belarriprestak eta Ahobiziak elkartzeko topagunea, izena eman… Ia denetarik egingo dugu Lautadako egoitzan.

Lautadan 11 Egun Euskaraz ariketa soziala materia bihurtzen ari gara Lautadan! Egoitza badugu. Aguraingo Kale Nagusia 13an dago kokatuta. Txiki eta handi era berean.

Bilerak, ikastaroak eta tailerrak. Animazioak eta mahai-informatiboak. Materiala saldu eta Belarriprestak eta Ahobiziak elkartzeko topagunea. Aurkezpenak eta argazki kolektiboak. Izena eman eta… Ia denetarik egingo dugu Lautadako egoitza berrian.

Ostegun honetan, 20:00etan topa egingo dugu eta egoitza inaguratuko dugu. Gonbidatuta zaude!

Gogoratu, 19:30ean, 30 minutuko tailerra egingo dugu, azalduko dugu zer den ahobizi eta belarriprest izatea, erabakitzen lagunduko dizugu eta izena emateko aukera izango duzu.

Ikusi agendan Euskarari eusteko 3 ikastaroen datak, tailerrak eta hitzaldiak: https://lautada.euskaraldia.eus/agenda-2/

https://lautada.euskaraldia.eus/badugu-egoitza-lautadan/


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago