Donemiliagako herrietako eragileek belarriprest-ahobizi metodologia sustatuko dute

Donemiliagako udalerriko herriak martxan daude. Udalerriko 7 herritako ordezkariekin bilera egin dugu. Ahobizi-Belarriprest metodologia herri horietan nola sustatuko den zehaztu dugu. Izen emate arrakastatsu bat eta herritarrak prestatzea da helburu.

Euskaraldia 11 Egun Euskaraz ariketa soziala da, egitea du helburu. Gure hizkuntza portaerak erdaratik euskarara aldatzera goaz: Ahobiziek euskarari eutsi beharko diote ezohizko egoeretan (elkarrizketa elebidunak) eta Belarriprestek adierazi behar dute prest daudela euskaraz ulertzeko edozein egoeratan, aukera emanez euskaraz hitz egin nahi dutenei. Txapekin identifikatzeak asko lagunduko digu.

Herritarrei beren hizkuntza portaerak aldatzeko bi ekintza egitea proposatuko zaie: lehenengo, izena eman beharko dute azaroaren 23a baino lehen, eta, bigarrena, Ahobizi-Belarriprest rolek daramatzaten hizkuntza portaerak plazaratu beharko dituzte 11 egunetan zehar. Hortxe lanerako eta ekimena diseinatzeko bi ipar-orratz.

Donemiliagako udalerrian 15 herri daude. Atzo, 7 herri ezberdinetako ordezkariekin eta udalaren ordezkariarekin bilera egin genuen, Ahobizi-Belarriprest metodologia herri horietan nola sustatuko den zehazteko.

Alde batetik, herritarrek izena emateko oinarrizko ekintzak zehaztu genituen. Helburua, izen emate arrakastatsu bat lortzea da, euskarari eusteko portaera linguistikoari zilegitasuna emateko. Herri bakoitzean, ezagunei aurrez aurre azaltzea funtsezkoa izango da, herritarrek hurbiltasuna sentitzeko eta honen parte direla jakiteko. Era berean, Lautadako antolakuntzarekin koordinatuta izena emateko esku-orria buzoneatuko da, posterrak herriko gunetan jarriko dira, emailing bidalketak egingo dira, eskualdeko web gunea eta sare sozialak baliatuz. Hemendik aurrera antolatuko diren ikastaroetan eta tailerretan aukera egongo da izena emateko. Ikusi agenda.

Bestetik, Ahobizi eta Belarriprest rolek daramatzaten hizkuntz portaera berriak kontzienteki plazaratzeko nola prestatu argitu genuen. 11 egunak iritsi baino lehen herritarrek jokaera berriak barneratzeko prestakuntza garrantzi handikoa da. Lautadako antolakuntzatik eskainiko diren hainbat bitarteko baliatuko dira Donemiliagako herrietan: bideo tutorialak, buletinak… Bestetik, ahalduntzeko eta aktibatzeko 4 orduko ikastaroak antolatu dira: Agurainen, Dulantzin eta Araian. Uztailean eta udazkenean, Donemiliagan, Ahobizi eta Belarriprest bereizteko ordu beteko tailerrak antolatuko dira.

Donemiliagako Udalak, Lautadako beste 7 udalekin batera, 11 Egun Euskaraz finantzatzeko ezohizko ekarpen ekonomiko bat egin du, orain arteko euskararentzako udal aurrekontua handituz. Era berean, udalerriko 8 herritako Batzar Administratibo metodologiaren sustatzaile dira dagoeneko, falta den kontzejuetan hurrengo astetan aurkeztuko dira. Euskaraldia elkarlanean antolatzen ari gara, eragile sozialak eta instituzionalak.

Hemendik aurrera Donemiliagako udalerrian, Lautada eskualderekin batera, 3 prozesu ipiniko dira martxan: izen-emate kanpaina, herritarrak prestatzekoa eta metodologiaren sustatzaileak lortzekoa.

Donemiliagako herriak martxan daude!

https://lautada.euskaraldia.eus/donemiliagan-metodologia-sustatu/


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago