Ostiralean aurkeztuko ditugu Aguraingo lehenengo 11 belarriprest eta ahobiziak

Aguraingo lehenengo ahobizi edo belarriprestak ostiralean aurkeztuko ditugu. 2016an 75 Ordu Euskaraz-en segidatik etorrik da 11 Egun Euskaraz ariketa soziala. Aurkeztuko diren Aguraingo 11 lagun hauek dagoeneko erabaki dute Belarriprest eta Ahobizi rolek daramatzaten hizkuntza portaerak azaroaren 23tik abenduaren 3ra arte plazaratuko dituztela.

Ostiral honetan, arratsaldeko 20:30ean, Aguraingo Sanjuan plazan, Aguraingo lehenengo 11 Belarriprest eta Ahobiziak aurkeztuko ditugu.

11 Egun Euskaraz ekimenak 2016an dauzka bere hasierakoak, orduan, hainbat herritan plazaratu ziren lehendabiziko aktibazio ariketa kolektiboak; haien artean Agurain aitzindari izan zen. Lortutako arrakasta dela eta, Euskal Herri mailara eramatea egoki ikusi zen eta horrela etorri da Euskaraldia 11 Egun Euskaraz ariketa sozialaren proposamena.

Lautadako Euskararen Komunitateak Lautadako 8 udalek eta Lautadako Kuadrillak Lautadan Euskaraldia 11 Egun Euskaraz ekimenaren lehenengo Ahobizi eta Belarriprestak aurkeztu genituen Dulantzin, apirilaren 26an. Jarraian Dulantziko 11koa aurkeztu zen, ostiralean Aguraingoa eta ekainaren 1ean Asparrengoa aurkeztuko da.

Lehendabiziko 11 lagun hauek modu pertsonalean, ahobizi edo belarriprest gisa izena eman dute, Aguraingo lehenengo ahobizi edo belarriprestak dira. Beraz, bi figura horiek daramatzaten hizkuntza portaerak plazaratuko dituzte azaroaren 23tik abenduaren 3ra arte. Aguraingo hamaika lagun hauek ekimenaren enbaxadoreak izango dira Lautada eskualdean.

Lautadan 3 prozesu martxan daude: izen-emate kanpaina, herritarrak prestatzea eta metodologiaren sustatzaileak lortzea.

2016an NIK75 izan zinen, orain, Ahobizi edo Belarriprest izan zaitezke.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago