Vital Fundazioaren laguntza izango dute Lautadako euskaltzaleek

Hitzarmenak Ahobizi eta Belarriprest metodologia sustatzea ahalbidetuko du. / Lautadako Euskararen Komunitatea

Vital Fundazioarekin hitzarmena sinatu du Lautadako Euskararen Komunitateak, Ahobizi eta Belarriprest metodologia sustatu eta inplementatu ahal izateko.

Vital Fundazioarekin hitzarmena sinatu dute Lautadako euskaltzaleek. Ainhoa Arbaiza Alvarezek, Lautadako Euskararen Komunitatearen izenean, eta Vital Fundazioaren Josune Albizu Urteagak lankidetza hitzarmena sinatu dute.

11 Egun Euskaraz ariketa soziala Lautadako herri guztietara iristeko eta eskualde osoan koordinatuta antolatu ahal izateko ezinbesteko diru laguntza izango da.

Izan ere, Lautadako instituzioek bere gain hartu dute aurkeztutako aurrekontuaren erdia, Euskaraldia finantzatzeko ezohizko ekarpen ekonomiko bat eginez, hau da, orain arteko euskararentzako udal aurrekontua handituz. Baina aurrekontua osatzeko beste diru iturri batzuk bilatu behar dituzte Lautadako euskaltzaleek aurrekontu osoari aurre egiteko.

Finantziazio honek Lautadako herrietako kolektibo, establezimendu, erakunde eta herritarren artean Ahobizi eta Belarriprest metodologia sustatzea eta inplementatzea ahalbidetuko du. Handia da ekimenak piztu duen interesa Lautadan; dagoeneko, 42 herriek erabaki dute ekimena sustatzea.

https://lautada.euskaraldia.eus/vital-fundazioa-hitzarmena/

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago