Dulantziko lehenengo belarriprest eta ahobiziek izena emateko deia egin dute

Dulantziko lehenengo 11 belarriprest eta ahobiziek herritarrei deia egin diete izena emateko eta belarriprest edo ahobizi izateko 11 egunetan zehar.

Dulantziko Euskaraldia 11 egun euskaraz ekimenaren lehen hamaikakoa aurkeztu dugu. Ekimenera enbaxadore izango diren lehen hamaika lagunen taldea herriko plazan egindako aurkezpenean agertu da lehenengoz. Dulantziko talde antolatzaileak aurkezpena baliatu dute azaroaren 23tik abenduaren 3ra egingo den ariketa sozialean parte hartzeko deia egiteko.

Hona hemen Dulantziko Hamaikakoaren partaideak:
Eneko Martinez, Ainhoa Cerezo, Rafael Enrique Pájaro, Esmeralda Alvarez, Elena Lopez, Ander Bengoa, Iñigo Muela, Unai Ruiz de Argandoña, Ester Bouza, Maialen Isasi eta Mónica Lafuente.

Hamaikakoa, hamaika laguneko taldea da. Modu pertsonalean Euskaraldia: 11 egun euskaraz ekimenean parte hartzea erabaki dutenak, belarriprest eta ahobizi rolen bitartez. Dulantziko hamaikakoa osatzen duten kideek euskararen aktibazioa sustatzeko babes urratsa ematea erabaki dute. Ekimenaren enbaxadore izango dira, eta herritarren izen ematea aktibatzeko lehen deia egin dute. Ekimenaren berri emango diete inguruko kideei gainera. Izan ere, ekimenean parte hartu nahi duten pertsonek ere ahobizi eta belarriprest rolen bitartez euren hamaikako propioak osatzea gomendatzen da. Hau da, euskarazko harremanak izan eta inertziak astintzeko Euskaraldiak proposatzen duen formula.

Erika Martinek egin zuen aurkezpena, eta Aiala Ruiz de Eginorekin batera azaldu zuten zer egin behar den ariketa sozial honetan parte hartzeko. Hauexek dira eman beharreko pausuak:
-proposamena aztertu
-erabaki
-eman izena
-prestatu zure ingurua
-presta zaitez
-txapa erabili
-izan zaitez

DulantzinEuskaraldiaren talde eragilea lanean hasita dago, herritarrak eta udala elkarlanean. Herriko euskaldunen artean zabaltzen ari dira aurtengo udazkenean egingo den ariketaren berri.

Hemendik aurrera Dulantzin 3 prozesu ipiniko dira martxan: izen-emate kanpaina, herritarrak prestatzekoa eta metodologiaren sustatzaileak lortzekoa.

https://lautada.euskaraldia.eus/dulantziko-11koa/

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago