Barrundiako 9 herritan sustatuko da Belarriprest eta Ahobizi metodologia

Barrundiako herriak martxan daude. Udalerriko 9 herritako ordezkariekin bilera egin da. Ahobizi eta Belarriprest metodologia herri horietan nola sustatuko den argitu zen. Izen emate arrakastatsu bat eta herritarrak prestatzea da helburu.

11 Egun Euskaraz ariketa soziala da, egitea du helburu. Gure hizkuntza portaerak erdaratik euskarara aldatzera goaz: Ahobiziek euskarari eutsi beharko diote ezohizko egoeretan (elkarrizketa elebidunak) eta Belarriprestek euskaraz hitz egin nahi dutenei aukera eman beharko diete. Txapekin identifikatzeak asko lagunduko digu.

Herritarrei bi ekintza egitea proposatuko zaie, ekimen honen helburua gauzatzeko: lehenengo, izena eman beharko dute azaroaren 23a baino lehen, eta, bigarrena, Ahobizi / Belarriprest rollek daramatzaten hizkuntza portaerak plazaratu beharko dituzte 11 egunetan zehar. Hortxe lanerako eta ekimena diseinatzeko bi ipar-orratz.

Barrundia udalerrian 13 herri daude, atzo, 9 herritako ordezkariekin bilera egin zen. Ahobizi eta Belarriprest metodologia herri horietan nola sustatuko den konkretatu zen.

Alde batetik, herritarrek izena emateko oinarrizko ekintzak zehaztu ziren. Helburua izen emate arrakastatsu bat lortzea da, euskarari eusteko portaera linguistikoari zilegitasuna emateko. Herri bakoitzean, aurrez aurre azaltzea funtsezkoa izango da, herritarrek hurbiltasuna sentitzeko eta honen parte direla jakiteko. Lautadako antolakuntzarekin koordinatuta izena emateko esku orria buzoneatuko da, posterrak herriko gunetan jarriko dira, emailing bidalketak egingo dira eskualdeko web gunea eta sare sozialak baliatuz.

Bestetik, Ahobizi eta Belarriprest rollek daramatzaten hizkuntz portaera berriak kontzienteki plazaratzeko nola prestatu argitu zen. 11 egunak iritsi baino lehen herritarrek jokaera berriak barneratzeko prestakuntza garrantzi handikoa da. Lautadako antolakuntzatik eskainiko diren hainbat bitarteko baliatuko dira Barrundiako herrietan: bideo tutorialak…  Ahalduntzeko eta aktibatzeko 4 orduko ikastaroak, eta, 2 orduko tailerrak Barrundian bertan antolatzea aurrerago zehaztuko da.

Beste aldetik, herritarrak egunerokoan bizi diren ekintzetan edo eginbeharretan naturaltasunez eta eroso Ahobizi eta Belarriprest izan ahal izatea funtsezkoa izango da. Barrundiako kolektibo, establezimendu, erakunde eta lantegiak metodologia honen sustatzaile izatea lortu behar da. Maiatza eta azarora bitarte, Barrundian hainbat bisita aurreikusten dira entitate sustatzaileak lortzeko.

Barrundiako herriak martxan daude!

https://lautada.euskaraldia.eus/barrundiako-9-herritan/

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago