Iruraiz-Gaunako Udalarekin hitzarmena sinatu dugu

Iruraiz-Gaunako alkatearekin elkarlanerako hitzarmena sinatu dugu, Lautadako 8 udalekin batera eskualde osoan Ahobizi eta Belarriprest metodologia sustatzeko.

Gaur, Azilun, Iruraiz-Gaunako udaletxean, hirugarren hitzarmena sinatu dugu. Ainhoa Arbaiza Alvarezek, Lautadako Euskararen Komunitatearen izenean, eta Iruraiz-Gaunako alkatea den Susana Diaz de Arcaya Cubillok elkarlanerako hitzarmena sinatu dute.

Lautadako Euskararen Komunitatea, 8 udalak eta Lautadako Kuadrilla elkarlanean antolatuko dugu 11 Egun Euskaraz ariketa soziala. Eragile sozial eta instituzioen arteko elkarlana da ekimen honen ardatzetariko bat, eta berrikuntza ere bai.

Lautadako instituzioek bere gain hartu dute aurkeztutako aurrekontuaren erdia. 11 Egun Euskaraz finantzatzeko ezohizko ekarpen ekonomiko bat egingo dute, hau da, orain arteko euskararentzako udal aurrekontua handituz.

Iruraiz-Gaunako herrietako kolektibo, erakunde, establezimendu, erakunde eta herritarren artean Ahobizi eta Belarriprest metodologia sustatzeko eta inplementatzeko lan egingo dugu. Iruraitz-Gaunako 11 herrietatik 8k erabaki dute ekimena sustatzea.

Ondorengo astetan Lautadako beste 5 udalekin sinatuko ditugu hitzarmenak.

https://lautada.euskaraldia.eus/iruraitz-gauna-hitzarmena/

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago