Dulantziko Batzordea irailetik martxan dago. Izen emate arrakastatsu bat eta herritarrak prestatzearen arduradun izanik, 3 lan ildo martxan ipiniko ditu apiriletik azarora arte:
–Herritarrek izena emateko kanpaina bat: Helburua izen emate arrakastatsu bat lortzea da, euskarari eusteko portaera linguistikoari zilegitasuna emateko. Aurrez aurre azaltzea gako bat izango da, herritarrek hurbiltasuna sentitzeko eta honen parte direla jakiteko. Atzoko bileran erabaki zen hainbat ekintza burutzea Dulantzin, beti helburu izanda herritarrei azaltzea zer den 11 Egun Euskaraz eta zer den Ahobizi / Belarriprest. Ondorengoak: mahai informatiboak ipiniko dira une ezberdinetan (lehenengoa apirilaren 21ean), izena emateko posterrak Dulantziko gunetan jartzea, Dulantziko Hamaikakoa osatzea eta aurkeztea maiatzaren hasieran, izena emateko esku orria buzoneatuko da, kaleko pareta batean mural bat egingo da, emailing bidalketak eta kamisetak egitea.
–Herritarrak Ahobizi eta Belarriprest jokaera linguistikoak plazaratzeko prestatu: 11 egunak iritsi baino lehen herritarrek jokaera berriak barneratzeko prestakuntza garrantzi handikoa da. Hauek dira atzoko bileran adostu ziren ekintzak: Ahalduntzeko eta aktibatzeko 4 orduko ikastaro bat uda baino lehen, bideo tutorialak egitea, 2 orduko tailerrak jakiteko Ahobizi eta Belarriprest izateko nola konportatu, hizkuntza jokaera berriak azaltzen duen esku orri bat buzoneatu.
–Sustzaileak lortu: Herritarrak egunerokoan bizi diren ekintzetan edo eginbeharretan naturaltasunez eta eroso Ahobizi eta Belarriprest izan ahal izateko funtsezkoa izango da kolektibo, establezimendu, erakunde eta lantegiak metodologia honen sustatzaile izatea. Horretarako Dulantziko Batzordeak hainbat bisita aurreikusten du era ezberdinetan eta herritarrei komunikatuko zaie non aurkituko dituzten euskaraz egiteko aukera berriak.
Hurrengo asteartean, martxoaren 27an, 20:00etan, hainbat lani helduko diote: Hamaikakoa osatzeko herritarrak zerrendatu, entitate sustatzaile posibleen datu basea, mahai informatiboak ipintzeko datak zerrendatu, kronograma eta lan banaketa.
Dulantzi martxan dago!
https://lautada.euskaraldia.eus/dulantzin-diseinatu/