Araiako Batzordea martxan dago irailetik, bi ardura horien arduradun izanik, 3 lan ildo martxan ipiniko ditu apiriletik azarora arte:
–Herritarrek izena emateko kanpaina bat: Helburua izen emate arrakastatsu bat lortzea da, euskarari eusteko portaera linguistikoari zilegitasuna emateko. Aurrez aurre azaltzea gako bat izango da, herritarrek hurbiltasuna sentitzeko eta honen parte direla jakiteko. Atzoko bileran erabaki zen hainbat ekintza burutzea Araian, beti helburu izanda herritarrei azaltzea zer den 11 Egun Euskaraz, zer den Ahobizi / Belarriprest. Ondorengoak : Asparrengo Hamaikakoa osatzea eta aurkeztea maiatzaren hasieran, mahai informatiboak ipiniko dira une ezberdinetan, Araiako jaietan tabernetan kanpaina bat, hainbat animazio egingo dira hilabete hauetan, izena emateko esku orria buzoneatuko da, kaleko pareta batean mural bat egingo da, udal aldizkarian artikulu bat, emailing bidalketak, udal web gunean iragarri eta buruhandi tailerrean Ahobizi eta Belarriprest figurak egitea.
–Herritarrak Ahobizi eta Belarriprest jokaera linguistikoak plazaratzeko prestatu: 11 egunak iritsi baino lehen herritarrek jokaera berriak barneratzeko prestakuntza garrantzi handikoa da. Hauek dira atzoko bileran adostu ziren ekintzak: Ahalduntzeko eta aktibatzeko ikastaro sakon bat uda baino lehen, dekalogo bat paretetan jartzea, bideo tutorialak egitea, 2 orduko tailerrak jakiteko Ahobizi eta Belarriprest izateko nola konportatu, hizkuntza jokaera berriak azaltzen duen esku orri bat buzoneatu.
–Sustzaileak lortu: Herritarrak egunerokoan bizi diren ekintzetan edo eginbeharretan naturaltasunez eta eroso Ahobizi eta Belarriprest izan ahal izateko funtsezkoa izango da kolektibo, establezimendu, erakunde eta lantegiak metodologia honen sustatzaile izatea. Horretarako Araiako Batzordeak hainbat bisita aurreikusten ditu: 10 lantegi, 20 kolektibo, 15 establezimendu eta 10 erakunde. Entitate sustatzaile hauen inplikazioa hedatuko da era ezberdinetan, herritarrei komunikatzeko non aurkituko dituzten euskaraz egiteko aukera berriak.
Hainbat lani helduko diote hurrengo astetan: Hamaikakoa osatzeko herritarrak zerrendatu, entitate sustatzaile posibleen datu basea, kronograma, eta lan banaketa.
Aste santu oporraldiaren ondoren Asparrengo udalerriko beste herri txikietako arduradunekin bilduko gara, 9 herri txiki hauetan dinamika egoki bat diseinatzeko. Bederatzi herri hauetatik, bost kontzejuetan onartu dute dagoeneko metodologia sustatuko dutela, ondorengoak: Albeiz, Ametzaga, Andoin, Gordoa eta Ilarduia.
Asparrena martxan dago!
https://lautada.euskaraldia.eus/araian-diseinatu/