Gaur, Asparreneko udaletxean, bigarren hitzarmena sinatu dugu. Ainhoa Arbaiza Alvarezek, Lautadako Euskararen Komunitatearen izenean, eta Asparreneko alkatea den Txelo Auzmendi Jimenezek elkarlanerako hitzarmena sinatu dute.
Lautadako Euskararen Komunitatea, 8 udalak eta Lautadako Kuadrilla elkarlanean antolatuko dugu 11 Egun Euskaraz ariketa soziala. Eragile sozial eta instituzioen arteko elkarlana da ekimen honen ardatzetariko bat, eta berrikuntza ere bai.
Zortzi udalei eta Kuadrillari aurkeztutako aurrekontuaren ia erdia beren gain hartzeko konpromisoa hartu dute Lautadako instituzioek. 11 Egun Euskaraz finantzatzeko ezohizko ekarpen ekonomiko bat egingo dute, hau da, orain arteko euskararentzako udal aurrekontua handituz.
Asparreneko herrietako kolektibo, erakunde, establezimendu, kolektibo eta herritarren artean Ahobizi eta Belarriprest metodologia sustatzeko eta inplementatzeko lan egingo dugu. Asparrengo Batzordea lanean ari da, koordinatuta Lautadako dinamikarekin eta Euskal Herri mailakoarekin.
Ondorengo astetan beste 6 udalekin sinatuko ditugu hitzarmenak.
https://lautada.euskaraldia.eus/asparrena-hitzarmena-2/