Araian, Dulantzin eta Agurainen diseinatzen hasi gara zer egingo dugun apiriletik abendura arte

Lautadako 8 udalerrietan ekimena diseinatzeko bilera bana egingo dugu. Ostegun honetan lehenengo diseinu bilera Araian izango da. Udalerri bakoitzean 3 kanpaina ipiniko dira martxan: izen emate kanpaina, herritarren prestakuntza eta sustatzaileei bisitak. Bilera hauetan zer egin, noiz, nola... erabakiko dugu.

Lautadan martxan dago 11 Egun Euskaraz ariketa soziala . Alde batetik, Lautadako Euskararen Komunitatearen babesarekin, bestetik, Lautadako Kuadrilla eta 8 udalen elkarlanarekin; Lautada mailako Talde Eragilea lanean dago.

Bilera bana egingo dugu 8 udalerrietan. Udal bakoitzeko herritarrek diseinatuko dute zer egin bere herrian edo udalerrian. Lautadarekin eta Euskal Herri osoarekin koordinatuta baina, ekimena, bakoitzaren behar, egoera eta egiturara egokituko da.

Araia, Dulantzi eta Agurainen aste santua baino lehen egingo dira bilerak:
-martxoaren 15ean, osteguna, 19:00etan, Araiako Vending gelan
-martxoaren 20an, asteartea, 20:00etan, Dulantziko elkarteen aretoan
-martxoaren 22an, osteguna, 18:30ean, Aguraingo euskaltegian.

Beste 5 udalerrietan aste santu ondoren burutuko dira bilerak.  Araia, Dulantzi eta Aguraingo Talde Eragileak udan osatu ziren. Funtzionamendu eta antolakuntza lanetan ibili dira.  Orain, diseinatzeko momentua da. Bi helburu ditu edozein Talde Eragilek:
-herritarren izen emate masiboa lortzea. Honek emango die zilegitasuna eta babes soziala Ahobizien jokaerari.
-herritarrak prestatuta egotea Ahobizi eta Belarripresten hizkuntza jokaerak ziurtasunez eta naturaltasunez plazaratzeko azaroaren 23tik abenduaren 3ra arte.

Hau lortzeko, hiru kanpaina ipiniko dira martxan: izen emate kanpaina, herritarren prestakuntza eta sustatzaileei bisitak. Hiru hauetan zer egin, noiz, nola... erabakiko dugu ondorengo aste hauetako bileretan.

Etorri bilerara, ongi etorria izango zara. Bakoitzak bere neurrian bere ekarpena egin ahal dio taldeari eta ekimenari.

Informazio gehiago behar izanez gero: lautadan.euskaraz@gmail.com, 605 290 951

https://lautada.euskaraldia.eus/3-herritan-diseinua/

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago