Araian, ostegun honetan diseinatuko dugu zer egingo dugun apiriletik abendura arte

Ostegun honetan, martxoaren 15ean, udal guztietan egingo dugun lehenengoa izango da Araian. Hiru kanpaina ipiniko dira martxan: izen emate kanpaina, herritarren prestakuntza eta sustatzaileei bisitak. Hiru hauetan zer egin, noiz, nola… erabakiko dugu.

Lautadan 11 Egun Euskaraz ariketa soziala martxan dago. Alde batetik, Lautadako Euskararen Komunitatearen babesarekin, bestetik, Lautadako Kuadrilla eta 8 udalen elkarlanarekin; Lautada mailako Talde Eragilea lanean dago.

Bilera bana egingo dugu 8 udalerrietan. Udal bakoitzeko herritarrek diseinatuko dute zer egin bere herrian edo udalerrian. Lautadarekin eta Euskal Herri osoarekin koordinatuta baina, ekimena, bakoitzaren behar, egoera eta egiturara egokituko da.

Araia, Dulantzi eta Agurainen aste santua baino lehen egingo dira bilerak, eta beste 5 udalerrietan aste santu ondoren. Ostegun honetan, martxoaren 15ean, bilera sorta honen lehenengoa izango da Araian, Vending aretoan, 19:00etan. Araiako Talde Eragilea udatik osatuta dago, baina, nahi duena ongi etorria izango da. Bakoitzak bere neurrian bere ekarpena egin ahal dio taldeari eta ekimenari.

Bi helburu ditu edozein Talde Eragilek: herritarrek izen emate masiboa, eta herritarrak prestatuta egotea Ahobizi eta Belarripresten hizkuntza jokaerak ziurtasunez eta naturaltasunez plazaratzea. Hau lortzeko, hiru kanpaina ipiniko dira martxan: izen emate kanpaina, herritarren prestakuntza eta sustatzaileei bisitak. Hiru hauetan zer egin, noiz, nola… erabakiko dugu.

Informazio gehiago behar izanez gero: lautadan.euskaraz@gmail.com, 605 290 951

Etorri bilerara.

https://lautada.euskaraldia.eus/araian-ostegun-honetan-diseinatuko-dugu-zer-egingo-dugun-apiriletik-abendura-arte/

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago