Zortzi udalei eta Kuadrillari aurkeztutako aurrekontuaren ia erdia beren gain hartzeko konpromisoa hartu dute Lautadako instituzioek. 11 Egun Euskaraz finantzatzeko ezohizko ekarpen ekonomiko bat egiteko eskatu genien, hau da, orain arteko euskara aurrekontua handitzeko.
Gaur, Donemiliagako udaletxean, lehenengo hitzarmena sinatu dugu. Alde batetik, Ainhoa Arbaiza Lautadako Euskararen Komunitatearen izenean, eta bestetik Donemiliagako alkatea den David Lopez de Arbina.
Donemiliagako herrietako kolektibo, erakunde, establezimendu eta kolektiboen artean Ahobizi eta Belarriprest metodologia sustatzeko eta inplementatzeko lan egingo dugu.
Ondorengo astetan beste 7 udalekin sinatuko ditugu hitzarmenak.
https://lautada.euskaraldia.eus/donemiliaga-lehenengo-hitzarmena/