Lautadako Talde Eragilean lanean hasi gara

Lautadako Euskararen Komunitatea, gizarte eragile gisa, anitza eta jendetsua gehi Lautadako 8 udalak eta Kuadrilla dira legitimitatea eta babesa emango diotenak 11 Egun Euskaraz ariketa sozialari. Ahobizi / Belarriprest metodologia sustatuz eta inplementatuz ohitura...

Lautadako Euskararen Komunitatea, gizarte eragile gisa, anitza eta jendetsua gehi Lautadako 8 udalak eta Kuadrilla dira legitimitatea eta babesa emango diotenak 11 Egun Euskaraz ariketa sozialari.

Ahobizi / Belarriprest metodologia sustatuz eta inplementatuz ohitura linguistikoak aldatzea da helburu nagusia. Helburu hau aurrera eramateko talde txikiago bat osatzea beharrezkoa da, funtzionala izateko, eguneroko erabakiak hartuko duena: Lautadako Talde Eragilea. Lautadako Euskararen Komunitatearen kidez osatuta eta Lautadako instituzioen ordezkaria izango den eskualdeko euskara teknikariarekin batera  lanean hasi da. Talde motorra izango da, gizarte eragile eta instituzioen arteko elkarlana bermatuko duena, eta koordinatuko duena eskualde osoa: 8 udala, 63 herri, 12.0000 biztanle.

Talde Eragile honen eginkizunak hauexek izango dira:
-Ekimena herrira egokitu.
-Herrirako plangintza propioa landu eta gauzatu.
-Ekimena gauzatu ahal izateko baliabide ekonomikoak lortu.
-Entitate eta euskaltzale gehiago inplikatu, sustatzaile izango direnak. Bisiten bitartez ekimena hurbildu.
-Parte hartzaileentzako motibazio eta formazio saioak aurreikusi eta antolatu.
-Komunikazio orokorreko euskarriak herriaren beharretara egokitu edota berriak sortu.Herriko izen ematea antolatu (noiz, non, nork,..).

Hamabost egunetan behin elkartzen da, asteazkenetan, 20:00etan Araia, Dulantzi eta Agurainen artean bilerak txandaka eginez.

Momentuz, 8 lagunez osatutako taldea da. Norbaitek talde honetan parte hartzeko interesa izanez gero idatzi edo deitu: lautadan.euskaraz@gmail.com, 605 29 09 51.

https://lautada.euskaraldia.eus

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago