Eragile sozial eta instituzioen arteko elkarlana da ekimen honen ardatzetariko bat, eta berrikuntza ere bai. Eusko Jaurlaritzak eta Topagunea Euskara Elkartearen Federazioak abiatutako elkarlana tokian tokiko instituzioetan berretsi nahi genuen. Aurrera egiteko beharrezkotzat jotzen dugulako. Norabide bateratu batean pausuak emateko, sinergiak aprobetxatzeko, baliabideak ondo erabiltzeko, eta, azken finean, eraginkorragoak izateko. Elkarlanak helburuak bateratzea eskatzen du. Horrek ekarriko du Udalen eta Kuadrillaren Euskara Plan Estrategikoetan hizkuntza ohituretan eragiteko lan ildo berri hau helburutzat hartzea, eta horretarako instituzioek baliabideak ipintzea. Helburuetan bat egiten badugu, bidea elkarrekin egiteko abiapuntua markatua izango dugu.
Elkarlanak konfiantza eskatzen dugu, elkarlanerako ezinbesteko jarrera da. Elkarlanean funtzio banaketa ontzat eman behar dugu, posizio ezberdinetatik abiatzen garelako eragile sozialak eta erakundeak. Eragile sozialen ahalmena da herritarrekiko hurbiltasuna, mobilizatzeko gaitasuna eta disposizioa; hau da, giza faktorea da bere ahalmen nagusia. Instituzioek, ordea, ekimen bati legitimitatearen zati bat emateko gaitasuna dute eta hori aurrera eramateko ahalmen ekonomikoa dute. Beraz, batak bestea aintzatetsita, bakoitzaren ahalmenaren araberako funtzio banaketa izango dugu elkarlan horretan.
11 Egun Euskaraz finantzazioari dagokionez, instituzioei eskatu zaie ezohizko ekarpen bat egiteko, hau da, beren euskara aurrekontuak handitzea. 2018ko urtarrilean, Lautadako Kuadrillako Batzarrean 8 udalek eta Kuadrillak erabaki zuten udal bakoitzaren biztanle kopuruaren arabera finantzatuko dutela, elkarlan hau hitzarmenen bitartez gauzatuko da eta modu koordinatuan egingo da ekimenaren jarraipena.
Lautadan, 11 Egun Euskaraz, elkarlanean antolatuko dugu eta lan boluntarioan oinarrituta koordinatzaile liberatu bat izango du.
https://lautada.euskaraldia.eus