Lautadako Euskararen Komunitatea sortu dugu

2016ko Aguraingo aktibazio ekimena ondoren eskualde mailara, Lautadara, salto egingo du 2018ko 11 Egun Euskaraz ariketa sozialak. Lautadako Euskararen Komunitatea osatu da.

2016ko otsailaren bukaeran, orain dela 2 urte, 20 laguneko talde batek AGURAINEN 75 ORDU EUSKARAZ antolatzea erabaki zuen. 2016ko azaroan, 234 lagunek konpromisoa hartu zuten euskara beharrezkoa egiteko beren inguruan. Beste aldetik, 134 kolektibok, establezimenduk eta erakundek neurriak hartu zituzten euskarari bidea emateko.
Ederra izan zen! Autogestionatuta eta autofinantzatuta! Hemen dago 20 minutuko bideoa https://youtu.be/KCMaWAu-7zM
“Errepikatu behar dugu” adierazi zuten batzuek 75 Ordu Euskaraz bukatzean. 2017an horretan aritu da lan talde bat, hurrengo aktibazio ariketa prestatzen. Hizkuntza ohiturak aldatzea helburu hartuta, Lautadako 63 herriak kohesionatzeko 12 bilerak burutu ditu uda partean, proposamen zehatza: 2018an 11 Egun Euskaraz antolatzea. Bilera hauetan jasotako interesa ikusita  Lautadako Euskararen Komunitatea 2017ko urriaren 19an elkartu zen lehendabiziko aldiz: 38 herrien parte hartzearekin eta 20 kolektiboekin, guztira 107 lagun. 2018an Ahobizi eta Belarriprest metodologia sustatuko duten kolektiboak, establezimenduak, lantegiak eta norbanakoak Komunitate honen partaide dira. Urritik handituz joan da.
Lautadako Euskararen Komunitateak zera erabaki zuen:

    -2018an, Ahobizi eta Belarriprest metodologia Lautadan gauzatu nahi du, modu koordinatuan, eskualde osoan.
-Horretarako, erakundeekin elkarlana sustatzeko pausuak emango du. Hau da, Lautadako 8 udalei eta Lautadako Kuadrillari proposamen bat egingo zaie helburua konpartitzeko, funtzioak banatzeko, antolakuntzan parte hartzeko eta baliabideak ipintzeko.

-Lautada eskualdearen demografia, geografia eta ekimenaren ezaugarriak direla eta, baliabideak optimizatzeko koordinazio lana egitea beharrezkotzat jotzen du. Beraz,  liberatu dinamizatzaile bat kontratatzea beharrezkotzat jotzen dugu.

https://lautada.euskaraldia.eus/komunitatea-sortuta/

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago