Agurainen 75 ordu euskaraz hasi da

Astearteko agerraldian 100 lagun inguru elkartu ziren.

131 kolektibo, erakunde eta establezimenduen 100 lagun elkartu ziren atzo ekitaldi hunkigarrian.

Atzo iluntzean burutu zen 75 ordu euskaraz ekimenaren hasiera ekitaldia Agu-
raingo Zabalarte etxean. Ekimenean parte hartzeko konpromisoa sinatu dute kolektiboak
bildu ziren batik bat, baina norbanakoak ere hurbildu ziren, guztira 120 pertsona inguru
bilduz, antolatzaileen aurreikuspenak gaindituz. Hasiera, baina, atzo arratsaldean botatako
suziriek eman diote ekimenari.

Kolektibo ezberdinei esker ona adierazteko ekitaldian, euskarari bidea ematea, hots, euren
konpromisoa, sinbolizatzen duen alfonbra bereizgarri bat banatu zitzaien denda eta ko-
mertzioetan ezartzeko. Horrez gain, egun hauetarako hizkuntza gomendioak banatu ziz-
kieten . Zizka-mizkak eta gero, banan-banan zerrendatu ziren kolektibo guztiak, eta
alfonbrak banatu ondoren, argazki masibo bat atera zen, kolektibo bakoitzak ekarritako
objektu adierazgarriak aurrean jarrita. Harrera ezin hobea eta herri mailako konfiantza izan
ziren nagusi, hainbeste, ekitaldi “izugarria” izan zela zioten mezuak ugariak izan zirela.

Arratsaldeko bost eta erdietan hasi zen euskaraz bizitzeko apustua, bota ziren suziriek ira-
garri bezala. Oraindik goiz bada ere emaitzak izateko, lehendabiziko mezuak positiboak
izan dira, eta hainbat herritarrek aipatu egin dute establezimenduen inplikazioa, euskaraz
guztiz jakin ez arren. Hizketaldiak mantentzeko joera nagusi izan da. Euskara ez dakitene-
kin, mimikaz, keinuen bidez, konpromisoa hartu duten norbanako eta kolektibo edo es-
tablezimenduek euskara erabili dute lehen egunean, eta jendearen positibotasuna aipagai
izan da, bai ekitaldian zein hortik kanpo.

Bestela ere, ekitaldian bertan adierazi izan da ere ekimen honen emaitzak luzera begira-
koak direla, eta honek utziko duen "arrastoa" edo ohitura aldaketa izango dela benetako
jomuga, dagoeneko sumatzen hasi den aldaketa.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago