Euskaraz bizitzeko gomendioak 8/8

Edozein egoera lasai hartzea komeni da; irribarretsu eta jarrera eraikitzailez. Guztietatik atera behar duzu zerbait ona. Asertibitatean oinarritu, ez nekatu, zureari eutsi eta sentitu eroso. Jarrera horri esker, zailak diruditen egoerak erraz bideratuko dituzu.

Edonorekin euskaraz egiteak oso bestelako egoerak kudeatzera eramango zaitu.

Edozein egoera lasai hartzea komeni da; irribarretsu eta jarrera eraikitzailez. Guztietatik atera behar duzu zerbait ona. Asertibitatean oinarritu, ez nekatu, zureari eutsi eta sentitu eroso. Jarrera horri esker, zailak diruditen egoerak erraz bideratuko dituzu, adibidez:

Solaskideak dio: “erdaraz, mesedez”. Askok eskatzen digute berehala erdaraz egiteko, eta euskaldunok ere, ohikoa dugu hori entzutean erdaraz hastea. Ohitura txar horiek euskaraz egiteko aukera asko murrizten digute.

Orduan, zer egin? Ez pasa erdarara berehala, egoera bestela bideratu. Askotan, zure solaskideak ez du euskaraz hitz egingo, baina ulertu egingo du. Galdetu: “zerbait ulertzen duzu? pixka bat?” Patxadaz, irribarrez, naturaltasun osoz. Horrela lortuko duzu zuk euskaraz egitea, nahiz eta berak erdaraz egin; biak gustura.

Irribarrea lagun! Teknika boteretsua da irribarrea; izan ere, aurrean dagoena motibatzeko balio du. Zuk eutsi zureari, eta erakutsi daukazun irribarrerik zabalena!

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago