Euskaraz bizi nahi duzula erabakitzea da hizkuntza ohiturak aldatzeko lehenengo pausua; hau da, zeure buruari euskaraz nahiago duzula aitortzea.
Horren ondoren, portaera berriak probatu beharko dituzu egunerokoan. Adibidez:
-Lehenengo hitza beti euskaraz, nonahi.
-Pertsona guztiei euskaraz egin, aurreiritzirik gabe.
-Erdaraz erantzuten badizute (horrek esan nahi du ulertu dizutela), izan ezazue elkarrizketa elebietan, berak erdaraz eta zuk euskaraz.
-Erdaraz hitz egiteko eskatzen badizute, zuk erabaki; baina elkarrizketan euskara tartekatzeko aukerarik ez galdu.
Jokaera horiek probatuta, aurrerapausu handia egingo duzu; baina zure portaera berriak ohitura bihurtzea da kontua. Beste hainbat arlotan bezalaxe (genero berdintasunean, ekologismoan...), hizkuntza arloan ere alda daitezke ohiturak. Eta garrantzitsuena: zenbat eta gehiagotan horrela jokatu, orduan eta errazago finkatuko duzu ohitura berria.
Era kolektiboan, gaurko jendarteko hizkuntza ohiturak alda ditzakegu, beti ere euskararen mesedetan. Agurainen horretara goaz. Eta Langraiz, Amurrio, Kanpezu, Bastida, Murgia, Argantzun... Gasteizko auzoetan? Zergatik ez?