Euskaraz bizitzeko gomendioak 2/8

Euskaraz hitz egiteko gai ez diren askok ulertzen dute eta gozatuko dute zuk euskaraz egiten badiezu, adostu haiekin zuk euskaraz egitea nahiago duzula, bilatu konplize bat eta azaldu zure preferentziak.

• Berak erdaraz eta zuk euskaraz, zergatik ez? Ez da zaila, ohitura kontua baizik. Euskaraz edonon eta edonorekin egitea naturaltasun osoz hartzea komeni da; baita euskara hitz egiten ez dutenekin ere. Poliki hitz egin, hiztegi erraza erabili, keinu batzuk erabili… ulertuko dute. Euskaraz hitz egiteko gai ez diren askok ulertzen dute eta gozatuko dute zuk euskaraz egiten badiezu.

Orain arte erdaraz egin duzun batzuekin adostu, haiekin zuk euskaraz egitea nahiago duzula. Badakizu zerbait ulertzen dutela (euskaltegian ibilitakoak dira, seme-alabek D ereduan ikasten dute… ) Proposatu: “¿Qué te parece si a partir de hoy te hablo en euskara? ¿Tú entiendes un poco? Nik poliki hitz egingo dut... Bai? Probatuko dugu?”

Denda, taberna batean edo ezezagunekin, ulertu ez duela esaten badizu, saiatu keinuen bidez, saiatu eusten. Esaiozu erdaraz ea moldatuko zareten keinuka eta euskaraz; zuk euskaraz nahiago duzula. Bilatu konplize bat eta azaldu zure preferentziak.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago