Nork ez du bizi izan horrelako egoeraren bat? Txikitatik erdaraz egin duzun lagunarekin euskaraz hitz egiten hastea ezinezkoa dela pentsatzea; denak erdaraz ari diren bileran zerbait euskaraz galdetu eta guztien begiradak zugan iltzatuta sentitzea; edo hizketan ari zaizuna aditz egokia ahoratu ezinik dabilela somatu orduko erdarara jotzea”. Denok ezta??? Ba guzti horiek eta gehiago uztartzen dira Irten hizkuntzaren armairutik liburuan. 2010ean katalanez argitaratu zen Sortir de l’armari lingüístic lanaren euskarazko egokitzapena da, EMUNek Euskal Herrian eman dituen TELP tailerretako esperientzietan oinarritua. Bi ale dauzkagu egoitzan, eta eskuragai daude zuetako edonork hartu, etxera eraman eta irakurri ahal izateko.
Ostiral arratsaldero egoitzan edota mail bidezagurainen.euskaraz@gmail.com helbidean egin daiteke eskaera. Jada egoitzan daude; eskatu, eraman eta 10 egun izango dituzu irakurri eta berriro bueltan ekartzeko. Euskaraz bizitzeko gida bat da, nola egin aurre egunero parean jartzen zaizkigun traba txiki horiei, nola egin frente naturaltasunez eta erdarara jo gabe.