Aguraingo erdigunean, Kale Nagusian bertan izango du elkargune ekimenak. Ostiralero zabalik egongo da euskaltzale guztion topagune izatera iritsi nahi duelarik. Idatzi honen bidez euskaltzale guztiak gonbidatuta daudela jakinarazten da!! 19.30etatik aurrera, ohitura onei muzin egin ezinik, pintxo potea egongo da, eta ekimenerako espreski diseinatutako kamisetak enkargatzeko aukera ere bai. Azarora begira 200 norbanakok euskara eguneroko esparru guztietara zabaltzeko konpromezua hartzea da helburu, euskaraz bizitzeko gogoa adieraztea. Hori lortu nahian zabalduko ditu ateak ostiralero egoitzak.
Azaroaren 8, 9, 10, 11n, Agurainen, EGIN EZAZU EUSKARAZ EDONON ETA EDONOREKIN