Gure sormen lanak hedatzeko eta transmititzeko ezintasunak gainez egin digu?
Euskal herritarrok jasotzen ote dugu gure kultur sorkuntzaren berri?
Zein gabezia ditugu sormen lanak nahi genukeen eran hedatzeko? Iristen gara euskaldunengana?
Zer egin genezake gure kultur sorkuntzaren transmisioa bermatzeko?
Noren ardura dira komunikazioa eta transmisioa, soilik komunikabide eta hezkuntzako arduradunena?
Kulturgintzan aritzen garen eragile askoren galderei elkarrekin erantzuten ahaleginduko gara jardunaldiotan. Nork bere esparrutik erantzungo die gero esparru ezberdinetakoen ostean hausnartu ditzagun, irakurketa komun bat egin dezagun. Jardunaldiotako edukiok ez dira Amurrion geratuko, urte osoan zehar, hurrengo JALGIra bitartean jorratuko ditugu, harik eta euskal kultur sorkuntzaren komunikazioa eta transmisioa bermatuko duten neurriak adostu eta gauzatzen ditugun arte.
Egitaraua
Maiatzak 26
10:00-11:30 Ponentziak
11:30- 12:00 Atsedena
12:00-13:30 Lan-taldeetan ponentzien edukietan sakondu
13:30-15:00 Bazkaldu
15:00- 17:00 Mahai-ingurua
Hizlariak
Alea: Aritz Martinez de Luna
Argia: Gorka Bereziartua
Berria: Mikel LizarraldeBilbo Hiria: Ane Zabala
Di-Da: Igor Elortza
Gara: Xole Aramendi
Gaztezulo: Zuriñe Maguregi
Goiena: Iban Arantzabal
Hamaika TB: Iñaki Uria
Iparraldeko Hitza: Iñaki Etxeleku
Manex Agirre ( sortzailea eta Arabako teknikaria)
Zu Zeu: Anartz Bilbao
Mahainguruetan
Nola bermatu kultur sorkuntzaren transmisioa?
Andoni Tolosa Morau, Oier Araolaza, Lorea Agirre, Oihane Perea, Idurre Alonso
Maiatzak 27
Hizlariak
AEK: Mertxe MugikaMahainguruetan
Nola bermatu kultur sorkuntzaren transmisioa?
Andoni Tolosa Morau
Oier Araolaza
Lorea Agirre
Oihane Perea
Idurre Alonso