Informazioa

Erabiltzailearen aurpegia Itziar Rekalde 2017ko mai. 26a, 12:26

Informazioa al da berehalakotasunaren mesedetan jasotzen dugun guztia?

Despistatuta nabilela diote lagunek. Ehun poeta maiatzean ekimen ezberdinetan parte hartzeko hiru zerrendatik batean baino ez dudala izena eman. Informazio guztia face-n itsatsi duela arduradunak aldiro, eta ez diodala sareari jaramonik egiten bota didate. Egia esateko, ez dut dena irakurri, ez naizelako denbora guztian konektatuta egon. Gainera, goizean eskegitzen dena gauerako kasakriston egoten da, topatu ezinik. Horma baino harresia bilakatzen zait askotan informazio olde hau. Gehiegizko informazioaren aurrean nola diskriminatu funtsezkoa dena asmaezina iruditzen zait. Informazioa al da berehalakotasunaren mesedetan jasotzen dugun guztia?

Carles Guerra argazkilariak esan zuen nola Iraken soldaduek azken belaunaldiko mugikorrekin tankeetatik ikusten zutena grabatzen zuten, edo suntsitutakoa erakutsiko zuten selfiak egiten zituzten, gustuko zuten musika aurikularretatik toperaino entzuten zuten bitartean.

Egoeraren eragileak, soldaduek kasu honetan, irudiak grabatzen dituzten berberak dira. Hortxe dago dispositiboaren perbertsioa eta biolentzia: grabatzaileak ez du informatzeko asmorik eta grabatze ekintza berak sortzen du biktimarekiko iraina. Gero, irudi horiek zabalduko dituzte sare sozialetatik, konpartituko dira milaka aldiz, trending topic bihurtuko dira, informazio agentziek jasoko dituzte, eta, azkenean, notizia modura salduko digute. Hementxe duzue post-modernoek post-egia deitzen dutena.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide