Ondo esanak gogoan hartu…

Erabiltzailearen aurpegia Irati Iciar 2015ko urt. 19a, 01:00

Irati Iciar

@iratiIciar

 

Esaera zahar hori burutik ezin kenduta nabil ALEAkoek iritzi zutabea idazteko gonbidapena egin zidatenetik. Nik? Nik iritzi zutabe bat idatzi? Ez naiz idazlea, ezta kazetaria ere, eta idazten ditudan testu bakarrak laneko txostenak eta txioak dira, lehenak testu zurrunak, buleta eta estatistikadunak, eta besteak, gehienez 140 karaktere dituztenak!

 

Eta hara, baiezkoa eman diet. Alde batetik, ohorea delako nigana jo izana, arduradunek hala egin badute,zerbaitengatik izango da –nik neuk oraindik deskubritu ez dudan zer edo zer–, ezta? Baina, bereziki, ALEAren proiektuak guztion parte-hartzea behar duelako eta arabar gisa horren parte izan nahi dudalako.

Hala ere, niretzat sekulako erronka dela #daitort. Gai izango al naiz irakurtzea merezi duen testu bat idazteko? Nire iritzia idatzi eta argitaratzeko bezain interesgarria ote da? Eta, batez ere, esaera zaharraren bigarren parteak ematen dit erreparu handiena: nik idatzitako horrek norbait mintzen badu?

Tira, ekinez egin egiten dela esaten du beste esaera batek, apurka-apurka eginez ikasten joango naiz, eta bihotzez joan bedi aurretik... gaizki esanak barkatu...

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago