Egun honen helburua elkartearekin bat egiten duten kide guztiak batu eta egun polit bat igarotzea da, beti ere euskal musika eta dantza aitzakiatzat hartuz. Orotara 150 bat kideren parte hartzea espero da, dantzari, musikari eta laguntzaileak tarteko. Eguna dantza emanaldi batekin hasiko da, 11:30ean Landatxo kiroldegian.
Egitaraua osoa:
- 11:30 Dantza emanaldia. Bertan parte hartuko dute Indarra taldeko dantzari zein musikari guztiek.
- 13:00 Kalejira. Landatxo-Fariña-Plaza Berria
- 15:00 Bazkaria
- Gero gerokoak....