Bihotz handiko herri txikia

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Lazkano 2015ko urr. 1a, 02:00

El  l meu país és tan petit

que quan el sol se’n va a dormir

mai no està prou segur d’haver-lo vist…”.

 

Horrela kantatu zion Lluís Llach handiak bere herri txikiari: “…nire herria hain txikia da ezen eguzkia lotara joaten denean inoiz ez da seguru ikusi izanaz…”.

Eta aurreko asteburuan harantza abiatu ginen lagun talde bat herri txiki hori hobeto ezagutzeko asmotan. Ez ginen bakarrak izan, ordea, hango eta hemengo lagun talde ugari baitzegoen hauteskundeen usainetara joanak. Jakinminak eta elkartasunak bultzatuta hurbildu ginen lur haietara eta esan beharra dago, neu behintzat, asebete bueltatu nintzela. Bizitakoak zer pentsa ugari eman zidan, garbi ikusten baita itxaropenez beteak daudela kale bazterrak. Asteburua eman genuen harat eta honat igande gaua iritsi arte. Ezagutu genituen emaitzak eta poztu ginen gehiengoa lortu baitzuen ilusioa irudikatzen zuen proiektuak.

 

Ez gaitzaten itsutu %-ek.

 

Martxan den herria da katalana, behetik gora ari dira eraikitzen burujabetza prozesua, eta soseguz doaz urrutira doazelako. Ez epaitegiek ez arrabots mediatikoek, eta are gutxiago beren konstituzioa ezagutzen ez duten politikoek, ez dute geraraziko prozesu hori.

 

“El meu país és tan petit, que sempre cap dintre del cor”. Bihotz handietan sartzen diren herri txikiek etorkizuna irabazia dute.

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago